ÍTACA

HELDUEN PSIKOTERAPIA
Terapia psikologikoa, edo psikoterapia, bezeroari ongizate emozionala lortzen laguntzeko elkarrizketan zentratzen diren teknikak erabiltzean datza. Horretarako psikoterapeutak solaskide bat bezala jokatzen du, zeinak bezeroaren biografian sakonduko duen bere gaur egungo egoerara zuzendu duten esperientzia eta ohiturak aztertuz. Hori guztia, bezeroaren nahiak ezagutzeko, haren osasun mentalari eragiten dioten eta bere bizi-proiektua burutzea zailtzen duten sinesmenetan, motibazioetan eta portaeretan sakontzeko.

Antsietate nahasmenduak, afektu nahasmenduak eta pisu emozional handiko nahasmenduak
Nahasmendu emozionalen tratamendu transdiagnostiko baten bidez, depresioa, gaitz bipolarrak, ondoez emozionala eta beste hainbat nahasmendu tratatzen dira.

Nahasmendu obsesibo-konpultsiboa eta elikadura-portaeraren nahasmenduak.
Terapia kognitibo-konduktualen bidez, obsesio eta konpultsioetan esku hartzen da, bai eta anorexian eta bulimian arazoak sortzen dituzten gorputz-irudiaren distortsioetan ere.

Disfuntzio sexualak
Terapia osasun sexualera bideratzen da, sexualitateari dagokionez ongizate fisiko, mental eta soziala den aldetik.

Mendekotasunak
Mendekotasunak substantziekin nahiz portaera-ereduekin erlaziona daitezke. Tratamenduaren helburua ohitura kaltegarri horiei heltzea da, osasuna berreskuratzeko.

Bipolaritateari lotutako arazoak
Nahaste bipolarra duten pertsonek gogo-aldarte depresiboen eta maniakoen txandakatzeak jasaten dituzte.

Traumekin eta estresarekin lotutako arazoak
Gertaera traumatiko batiaurre egin dioten pertsonek edo estres asko jasaten dutenek, sintoma bereizgarriak sufritzen dituzte.

Mendekotasun emozionala
Harreman desberdinetan pertsona batek bere bikotekidearekiko sentitzen duen mendekotasun afektiboa da, harreman asimetrikoak ezartzera bultzaten dituena.

Beste arazo batzuk
Ez da diagnostiko medikorik behar laguntza psikologikoa jasotzeko. Klinikoki esanguratsua ez den sufrimendu psikologikoa ere azter daiteke kontsultan, teknika terapeutiko ezberdinen bidez.