top of page
Cerebro humano

NEUROPSIKOLOGIA KLINIKOA

Diziplina honen helburua nerbio-sistema zentralak jasandako lesio mota  ezberdinek eragindako ondorioak aztertzea da, lehenik, eta diagnostiko zehatz batean oinarritutako errehabilitazio neuropsikologiko bat martxan jartzea. Jasandako burmuineko gaitza horien artean ohikoenak dementzia, Parkinsona, ELA, eta abar dira. Hauek eragindako eragindako kalteen artean, ohikoenak zailtasun kognitiboak, emozionalak eta portaera arazoak izaten dira.

EBALUAZIO NEUROPSIKOLOGIKOA

Ebaluazio neuropsikologikoaren bidez subjektu baten egoera kognitiboa eta afektibo-konduktuala zehazten da. Horretarako, eredu teorikoak, testak, elkarrizketak, galdetegiak eta eskala psikologikoak erabiltzen dira. Neuropsikologian espezializatutako psikologo batek egin ohi duen ebaluazioaren barruan, funtzio kognitiboak (arreta, memoria, hizkuntza…) eta subjektuak eguneroko bizitzan duen autonomia-maila aztertzen dira, eta, landu beharreko kasuaren arabera, izan daitezkeen aldaketa afektiboak, jokabidezkoak eta nortasunari dagozkionak balioesten dira.

 

ERREHABILITAZIO NEUROPSIKOLOGIKOA

Burbuineko gaitza batek eragindako ondorioak aztertu eta pazienteari ondoen datorkion erreabilitazio neuropiskologikoa jarriko dugu martxan.

Libro abierto sobre la mesa

Nahaste kognitiboen errehabilitazioa

Gaitasun eta elementu hauek lantzen dira batez ere: laneko abiadura, arreta, memoria eta funtzio exekutiboak.

Una presentación en la oficina.

Hizkuntza-nahasmenduen errehabilitazioa

Hizkuntzaren nahaste neuropsikologiko arruntena afasia da. Teknika desberdinak erabiltzen dira hizkuntzaren eta komunikazioaren berariazko funtzioak, ahal den neurrian, berreskuratzeko.

Tai Chi en movimiento

Apraxia, ikus-pertzepzio eta ikus-espazial nahasteen errehabilitazioa

Heminegligentzia, ikusmen agnosia, propoagnosia edo apraxia bezalako nahasteak kategori hauetan sailkatzen dira.

Amigos socializando

Komunikazio eta kognizio sozialaren nahasteen errehabilitazioa

Landu beharreko alderdi garrantzitsuenak emozioen pertzeptzioa, enpatia eta trebetasun sozialak dira.

ITAKA

  • WhatsApp
  • Instagram
  • LinkedIn
bottom of page